SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Azoka lehengo ekainaren 2an inauguratu zuen Eusko Jaurlaritzako lehendakaria den Urkullu jaunak eta Fagor Arrasateko standean gerenteak agurtu zuen, Balzategi jaunak.
Ekainaren 2tik 7ra, Bilboko Makina Erreminta Bienalaren hogeita zortzigarren edizioa ospatu da eta bertara Fagor Arrasate bi standekin joan da. Bata, produktuaren ohiko portafolioaren barruan berrikuntza aipagarrienak erakusteko izan da eta bestea konpositeak lantzeko soluzio espezializatuak erakusteko.
Azoka lehengo ekainaren 2an inauguratu zuen Eusko Jaurlaritzako lehendakaria den Urkullu jaunak eta Fagor Arrasateko standean gerenteak agurtu zuen, Balzategi jaunak. Bezero askok bisitatu gaituzte, bai Espainiakoek eta bai atzerrikoek. Horrez gain, erakunde eta instituzioek ere bisitatu gaituzte, hala nola, SPRIk, ICEXek, Espainiako Ekonomia Ministeritzako ordezkariek, Bilboko merkataritza ganberakoek edo CDTIkoek.
Fagor Arrasatek garapenik berrienak aurkeztu ditu prentsa mekaniko eta hidraulikoetan, kadentzia altuko prentsa lineetan, xafla metalikoko prozesu eta ebaketa lineetan, altzairu eta aluminiorako serboblanking-etan eta pieza osoak egokitzeko toleste eta punzonatze sistema espazialetan. Gainera, aurten bereziki azpimarratu dira beroan estanpatzeko (press hardening) Fagor Arrasatek proposatzen dituen soluzioak eta horretarako Zamudioko lantegian ate irekien jardunaldiak eskaini ditu orain dela gutxi egindako instalazio bat ikusi ahal izateko.
Konpositeen standean, bestalde, HP-RTM, SMC, GMT edo D-LFT material plastikoak egokitzeko soluzio posibleak erakutsi ziren, besteak beste, automobil sektorean edo aeronautikan erabil litezkeen prozesuak.