Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Mugarri honek Alemaniako merkatuak gure konpainiarentzako duen garrantzia jartzen du agerian.
“Inoiz baino hurbilago” lemapean, 2016ko urriaren 5ean FAGOR ARRASATE DEUTSCHLAND GmbH filiala eratu genuen. Alemania, Austria eta Suitzan gero eta eskaera bolumen handiagoa izateak sortu du mugarri honen beharra eta agerian uzten du Alemaniako merkatuak eginkizun oso garrantzitsua duela gure konpainiarako.
“FAGOR ARRASATE DEUTSCHLAND GmbH filialarekin prest gaude gure bezeroen premia eta eskariei erantzuteko eta beraien proiektuak profesionalki kudeatu eta zerbitzu azkarra eta lehiakorra emateko, eta hori dena Alemaniatik zuzenean eta alemanez. Gure zerbitzuekin laguntzen dugu makinak eta instalazioak modu optimizatuan ustiatzen, produktibitateari eta errentagarritasunari dagokienez."
FAGOR ARRASATE DEUTSCHLAND GmbH filiala Hilpoltsteinen eratu zen. Eraikin berria da. Bulegoak dituen eraikin bat eta muntaketa planta bat hartzen ditu bere baitan, baita 500 m²-ko azalera hartzen duen nabeko garabi bat ere. Horrekin garbi erakusten dugu epe luzeari begira ari garela eta partner aditu eta fidagarria izateko asmoa dugula. 2017ko udaberrian inauguratzea aurreikusita dago.
Mugarri historiko honekin asko pozten gara, gure enpresaren historian lehen aldia delako salmentarako eta zerbitzurako kokaleku bat ez ezik firma bat eratzen dugulako Europan, Espainiatik kanpo, komertzial eta laguntza teknikoko teknikariekin, eta hainbat mekanikari, programatzaile eta proiektu kudeatzailerekin.
Gure helbidea eta kontaktua: FAGOR ARRASATE DEUTSCHLAND GmbH Daimlerstraße 13 91161 Hilpoltstein Klaus Meier k.meier@fagorarrasate.com
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.