2016-06-12

FAGOR ARRASATEK ARRAKASTA IZAN DU HOTTEKNIKEKO ATE IREKIEN JARDUNALDIAN

Lehengo ekainaren 9an, HOTTEKNIKek, FAGOR ARRASATEk BATZekin batera, ekitaldi arrakastatsua izan zuen beroan konformatzeko lehen prentsa SERBOMEKANIKOA bere bezeroei erakusteko.

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATEK ARRAKASTA IZAN DU HOTTEKNIKEKO ATE IREKIEN JARDUNALDIAN

AICn hasi zen jardunaldia eta bertan hainbat hizlarik saio teknikoak eskaini zituzten beroan estanpatzeko azken joerak erakusteko. Paul Akerströnek (Lulea-Suecia Unibertsitatea), konformazio Termo-mekanikoan gaur egun zer dagoen eta etorkizunean zer edukiko dugun azaldu zuen. Stevan Nedik-ek (Volvo Cars Corporation), boro-altzairua azpimarratu zuen eta Beatriz Gonzalezek (Gestamp) beroan estanpatzeko osagarrien azken aurrerapenak erakutsi zituen eta merkatuko joerak ere bai. Saioaren bigarren zatian, Herald Lemanek (Schwartz) arrabolen labeak azaldu zituen, zehazki, labe mota honek duen gogortze-termikoko tratamendua. Aitor Ormaetxeak (FAGOR ARRASATE) Beroan Konformatzeko teknologiadun serbo prentsa mekanikoa nabarmendu zuen eta Xabier Agirretxek (Batz), teknologia horretako trokelei buruz hitz egin zuen.
Ekitaldiaren bigarren zatian Batzeko lantegira bisitak egin ziren beroan konformatzeko lehen Prentsa Serbomekanikoak nola funtzionatzen duen eta zer kapazidade duen “in situ” konprobatzeko. FAGOR ARRASATEk Teknologia Serbomekanikoa garatu eta petentatu du beroan konformatzeko lineetarako eta hiru helburu argi ditu: instalazio hidraulikoak baino energia gutxiago kontsumitzea, mantenimendu kontsumo txikiagoa izatea eta instalazio hidraulikoak baino errendimendu handiagoa. Gainera, FAGOR ARRASATE, beroan konformatzeko espresuki diseinatutako Prentsa Serbomekanikoak egiten dituen lehen hornitzailea da. Bisitatutako instalazioak 1500 Tn-ko prentsa serbomekanikoa du, nibel anitzeko labea eta automatizatutako elikatze sistema. Mundu mailako lehen istalazio honetan trokelen probak egin, beroan estanpatutako garapenak egin eta aurre-serieak fabrikatuko dira.

Bisita asko izan ditugu eta prestazio horiek sakonago ezagutzeko interesak berritsi digu etorkizunean beraien prozesu produktiboetan teknologia hau sartzeko gogoa dutela. Hotteknik lan taldearentzat arrakasta handia, dudarik gabe.