2017-09-27

Fagor Arrasatek merkatu alemaniarrarekin duen konpromisoa indartuko du herrialde honetan instalazio berriak inauguratzean

Hilpoltsteineko lantegiak arreta komertzial hurbilagoa izatea ahalbidetuko du Alemaniako bezeroekin eta haien eragin esperruarekin

Fagor Arrasate event: Fagor Arrasatek merkatu alemaniarrarekin duen konpromisoa indartuko du herrialde honetan instalazio berriak inauguratzean

Fagor Arrasate Deutschland GmBH martxan jarriko da eta euskal kooperatiba honen historian mugarria izango da

 

Fagor Arrasatek merkatu alemaniarrarekin duen konpromisoa indartuko du irailaren 28an Fagor Arrasate Deutschland GmBH inauguratzean. Instalazio berriak Hilpoltstein herrian daude eta herrialde honetako bezeroei eta inguruko lurraldeetakoei zerbitzu eta arreta komertzial hurbilagoa eta pertsonalizatuagoa emango die bertatik euskal kooperatiba honek.

Alemaniako eta inguruetako lurraldeetako (Austria eta Suitza) eskaera zorroa hazten joan da azken urteotan eta hori izan da lantegi hau martxan jartzearen arrazoi nagusia. Hori horrela izanik, lantegia bertan eraikitzeak Fagor Arrasateri merkatu germaniarrean eta bere eraginpeko gunean presentzia indartzen lagunduko diolakoan gaude. Fagor Arrasate Detschland GmBH-k azken belaunaldiko instalazio teknologikoak izango ditu, bezeroaren exijentziei modu efizientean erantzuten lagunduko diotenak, zerbitzu profesional azkar, fidagarri eta konpetente bat eskainiz. Planta berriak bezeroengan izango du eragin zuzena, zerbitzu pertsonalizatu eta hurbil bati esker produktibitate eta errentagarritasunean irabaziko baitute.

Fagor Arrasateko planta hau inauguratzean, Fagor Arrasatek pausu historiko bat  emango du bere ibilbidean, Europan salmenta puntu edo zerbitzu teknikoko puntu bat ipini ordez, enpresa berri bat sortu duelako goi mailako kualifikazioa duen pertsonal propioarekin bai muntaketan, programazioan eta proiektuen kudeaketan. “Lantegi berri hau irekitzea Fagor Arrasateren historian mugarri bat da”, azpimarratzen du Jose Mari Balzategik, MONDRAGON Korporazioan integratuta dagoen kooperatiba honetako zuzendari nagusiak.

“Gure bezeroen behar eta eskakizunei erantzuna emango diegu proiektu profesionalaren kudeaketarekin eta zerbitzu azkar eta konpetentearekin; zuzenean Alemaniatik eta alemanez”, dio bere aldetik, Fagor Arrasateko Deutschland GmBH-eko zuzendaria den Klaus Meierrek.
Dudarik gabe, datorren irailaren 28an instalazio berriak inauguratzean, Fagor Arrasatek orain eta etorkizunean merkatu alemaniarrarekin duen konpromisoa berretsi egingo du, baina ez hori bakarrik, enpresaren 60 urteko historia ere balioetsiko du ospakizun hori bezeroekin, kolaboratzaileekin eta erakundeekin batera ospatuko baitu. Ekitaldira bertaratuko direnak hauek izango dira: Arantxa Tapia, Euskadiko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren  sailburua; eta Markus Mahl, Hilpoltsteineko alkatea, besteak beste. Halaber, irekitze garrantzitsu honetara, Fagor Arrasateko hainbat ordezkari ere joango dira (linea desberdinetakoak),  eta baita bezero, kolaboratzaile, merkatutik gertu dauden kooperatibak, Alemaniako makina erreminta sektoreko enpresak eta erakunde alemaniarrak, besteak beste.


Lantegi berriaren zerbitzua lema honekin abiatu eta garatuko da “Inoiz baino hurbilago”, hain zuzen, bezeroarekiko hurbiltasuna azpimarratu nahi delako, teknologiarik aurreratuena eskainiko zaiolarik eta zerbitzurik onena emango zaiolako Fagor Arrasatek egin duen 60 urteko ibilbidean izan duen filosofiarekin. Hilpoltsteineko instalazioetan bezeroak zerbitzu profesionala izango du, aholkularitza hurbilago batekin, litekeena bada.

Fagor Arrasate Deutschland GmBH-k eraikuntza berri eta moderno bat du eta bulegoak eta muntaketa planta dauzka (500 metro karratuko azalera betetzen duen garabia duena). Lantegi hau eraikitzeak Fagor Arrasatek epe luzera egin duen apustu estrategikoa erakusten du, partner konpetente eta fidagarria izan nahi duelarik bere bezero alemanei zerbitzu komertzial pertsonalizatuagoa emanez, besteak beste, VW Consorcioari, Daimler, Liebherr, Bosch, Voest Alpine edo ArcelorMittal-i. Hain zuzen, bezero horiek euskal kooperatibaren fidagarritasunean dute konfiantza beraien produkzio lineetan prentsa lineak, ebakitze lineak eta estanpazio linea pertsonalizatuak inkorporatu baitituzte jada. Konfiantza hori bikaintasun teknologikoan oinarritzen da, balio erantsi altuan eta Fagor Arrastek eskaintzen duen bezeroarenganako konpromiso eta hurbiltasunean, bertute horiek bere espiritu enpresarialean baitaude.

Fagor Arrasate mundu mailako liderra da prentsa eta estanpazio sistemen diseinu, ekoizpen eta hornikuntzan, eta baita prozesu lineetan eta bobina metalikoen ebakitzean eta xaflazko pieza konplexuen ekoizpenean ere. 6 lantegi ditu munduan beraz, bere presentzia globala da merkatu guztietan eta erreferentziak ditu 70 herrialdeetan. Xafla metalikoa lantzeko produktu propioekin dagoen portafoliorik zabalena du eta horrek soluzio aurreratuagaoak, efizienteak, lehiakorrak eta hobeto koordinatuak integratu eta proposatzeko ahalmena ematen dio mundu mailan.