Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik jaso zuen atzo oroigarria Aritz Otxandiano Fagor Arrasateko lehendakariak Donostiako Victoria Eugenia antzokian.
Bikain 2014 ziurtagiriak banatzeko ekitaldian jaso zuen Aritz Otxandiano lehendakariak FAGOR ARRASATEko oroigarria eta ziurtagiria.
Aurten guztira 39 erakundek jaso dute ziurtagiria; horien artean bederatzi MONDRAGON Korporazioko erakunde kideak dira. Cikautxok urrezko maila eskuratu du eta zilarrezko maila gainerako zortziak: Edertek, Fagor Arrasate, Fagor Ederlan(Powertrain negozioa), Fagor Industrial, GSR (Segura eta Markina-Xemeingo egoitzak eta Usurbil eta Zegamako zentroak), Seguros Lagun Aro eta ULMA CyE (Oñatiko egoitzak).
Kanpo-ebaluazio horiek Bikain Ebaluatzaileen Klubeko 138 kidek burutu dituzte. Fagor Arrasatetik ebaluatzaile izateko formazioa jaso dutenak Ana Usandizaga eta Ivan Rincon izan dira eta bakoitzak enpresa bat ebaluatu behar izan du aurten.
300 pertsonatik gora elkartu ziren Donostiako Victoria Eugenia Antzokian eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin batera, oholtzan Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Ana Belen Juaristi Confebask-eko presidenteordea izan ziren
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.