2017-03-27

FAGOR ARRASATEKO KONPOSITEEN EKIPOAK BERE PRODUKTUAK AURKEZTU DITU JEC WORLD 2017n

Konpositeetako azken berrikuntzak JEC WORDLD 2017an aurkeztu dira. Parisen egin da eta Fagor Arrasatek lehen aldiz hartu du parte bere stand propioarekin.

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATEKO KONPOSITEEN EKIPOAK BERE PRODUKTUAK AURKEZTU DITU JEC WORLD 2017n

JEC World 2017 feria, konpositeen profesionalak elkartzen diren elkargune internazionalik handiena da eta material konposatuen balore-kate osoa hartzen du, hasi lehengaietatik  eta prozesatzaile eta azken produktuetaino.

Fagor Arrasateko Konpositeen ekipoa, ingeniari kualifikatuek osatzen dute eta Konposite materialen azken berrikuntzak aurkeztu dituzte, hala nola, Hot Drape Forming-a sektore aeronautokoarentzat edo HCL prentsen soluzioa automobilgintza sektorearentzat. Soluzio integralak dira autoen pisua gutxitzeko eta autonomia handiagoa lortzeko. Hain zuzen, sektore aeronautikakoa, garapen plan handiak dituena da eta Fagor Arrasatek epe ertainean bere presentzia handitzeko asmoa du bertan.

Feria honetan lehen aldiz aurkeztu diren produktu eta zerbitzu izarrak honeko hauek izan dira:
• Konformatze linea automatikoen diseinua SMC eta GMTrentzat.
SMC. Sheet Moulding Compound: linea hauek sistemarik aurreratuenak dituzte prozesuaren kontrolerako eta produkzioa handitzeko. Adibidez, paralelismo aktibodun kontrola prentsan eta giltza eskuan prozesuak. Sistema horiekin kalitate altuko piezak lortzen dira, IMCa ahalbidetuz (In Mould Coating).

GMT. Glass Mat Thermoplastic: instalazio hauetarako gure automatizazio sistema propioak diseinatuta dauzkagu, atzapar- orratzekin, pick and place robotekin, karga eta deskarga azkarrerako optimizatuak, pertsonalizagarriak linea bakoitzarentzat.

• Zuntz jarraituen prozesuak, RTMren aldaerak, hala nola, High Pressure edo Compression RTMa, egiturazko piezentzat.
• HCL prentsaren diseinua, material konposatuen konformaziorako prozesurik eraginkorrena.
• Zuntz jarraituentzako aurreformatze lineak.
• Hot Drape Forming aurreformak egiteko, prepreg-arekin sektore aeronautikoarentzat.
Fagor ArrasAteko Konpositeen ekipoa. Lantalde proaktiboa.

Jec World 2017 azokan parte hartzeaz gain, ekipo honen aktibitate ekintzailea azpimarratzekoa da. Azken sei hilabete hauetan hainbat hitzaldi eta nazioarteko azoka ospetsutan parte hartu baitute. Hona hemen zerrenda:

Automotive Composites Conferece & Exhibition, ACCE, AEBeko material Plastikoen Ingeniaritza Elkarteak antolatua (SPE). Elkarte honen xedea da termo egonkorrak eta termo plastikoak diren material konposatuen onurak sustatzea bidaiarientzako auto eta kamioi arinentzat. Novi-n egin da, MI. Parte hartzea oso handia izan da, beraz, argi dago material konpostu hauen erabilerak automozio sektorean duen garrantzia handia dela, Europan bezala, goranzko joera dutelarik. GENERAL MOTORS eta beste Tier 1 amerikar batzuk, interesa agertu zuten FAGOR ARRASTEk 3 RTM aldaeren proiektu konparatiboa aurkeztu zuenean (RTM Konbentzionala, HP-RTMa eta CRTMa) automobilen sabai bat ekoizteko (dena baterakoa).

INSIGHT EDITION@BMW 2016 konferentzia Alemanian. Automotive Circle-k antolatua, Straubing-en. Honen barne, BMWek Dingolfingen duen planta bisita zitekeen. 17 OEMen aurrean FAGOR ARRASATEk Mondragon Unibertsitatearekin batera egindako proiektua aurkeztu zuen, autoen arintasuna lortzeko.

Composites Europe 2016 azoka, Düsseldorfen egina azaroko azken egunetan. Bezero aktibo eta potentzial askok bisitatu zuten estanda eta hortaz, Nazioarteko 2. Konpositeen Kongresuan parte hartu du FAGOR ARRASATEk (ICC).