SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Hasiera / Soluzioak / Konpositeetarako lerroak
Automobilgintzaren sektorean CO2 igorpenak murrizteko orduan, ziur aski ez da nahikoa izango elastikotasun maila handiko altzairuak eta aluminioa erabiltzea ibilgailuaren pisua behar den proportzioetan murrizteko. Horregatik, beharrezkoa izango da material konposatuak erabiltzea, konbinaketa bikaina eskaintzen baitute propietate mekaniko onekin eta pisu arinarekin.
FAGOR ARRASATEn, automobilgintza sektorerako instalazioetan erreferente garenez, prestatuta gaude hurrengo urteotan merkatuan egongo diren aldaketei erantzuteko eta, horregatik, gure bezeroei material konposatuetarako instalazioak eskaintzen dizkiegu.
Honako hauek dira automobilgintzako sektorean material konposatuak erabiltzeak dituen abantailak:
Konposatu mota asko daude. Konposatu termoegonkorrak eta termoplastikoak bi material talde dira eta horietatik abiatuta osagai arinak fabrikatu daitezke, automobilgintzaren sektoreak dituen helburu anbiziotsuak lortu ahal izateko. Konpresio konposatuko prozesu guztietarako prentsa hidraulikoak erabiltzea gomendatzen da.
Honako hauek dira zelula mota honen ezaugarririk garrantzitsuenak:
Sektoreak Automobilgintza Aeroespaziala
Teknologiak Konpositeak Prentsa hidraulikoak
FAGOR ARRASATEn esperientzia zabala dugu xafla moldekatzeko konposatuaren prozesuan (Sheet Moulding Compound). Gure prentsa hidraulikoak prozesuen kontrolerako eta energiaren kontsumoa optimizaziorako sistemarik aurreratuenak dituzte, hala nola paralelismo aktiboaren kontrola eta efizientzai energetikoa kudeatzeko sistemak. Paralelismo aktiboaren sistemarekin kalitate handiko piezak lortu daitezke, bai eta IMC prozesua (In-Mould Coating) erabili kalitate maila handiko gainazala lortzeko.
FAGOR ARRASATEn soluzio oso hori hornitu dezakegu gure SMC ebakigailu propioarekin. Ebakigailu horrek zati errektangularrak ebakitzn ditu eta pisua konpentsatzeko sistema bat dauka linean. SMC aurreformak ere konfiguratu daitezke.
Zuntzez indartutako konposatu konplexu eta etengabeak lortzeko, hala nola egitura piezak, FAGOR ARRASATEn goi presioko erretxina transferentzia bidezko moldekatze prozesua eskaintzen dugu (High Pressure Resin Transfer Moulding). Bukaerako pieza lortzeko soluzio osoa eskaintzen dugu, hau da, aurreforma sortzeko zein bukaeako injekzioa egiteko eta prentsan pieza gogortzeko balio duen soluzioa. Geometrikoki pieza sinpleagoak diren piezetarako goi presioko RTMaren alternatiba gisa, FAGOR ARRASATEn 6 urte baino gehiago daramatzagu konpresioko RTM prozesu bat garatzen (Compression Resin Transfer Moulding). HP-RTMarekin konparatuta, bere abantaila nagusiak dira inpregnazio ziklo azkarragoak dituela eta injekziorako presio txikiagoa behar duela; beraz, prentsa arinago bat erabili daiteke, energia gutxiago kontsumituta. Horrek esan nahi du ekipoan egin beharreko inbertsioa txikiagoa dela eta, beraz, piezen kostuak ere txikiagoak direla. Konpresioko RTMa oso aukera ona da HP-RTMren ordez erabiltzeko, geometria sinpleko piezetarako, hala nola kapotetarako, teilatuetarako, etab.
Erretxina HP-RTM edo C-RTM prozesuen bitartez aplikatzeko moduan egon aurretik, zuntz lehorren aurreforma bat behar da. Hainbat metodo erabili daitezke horretarako.
Beroko Konformazioko Lerro batekin urrats bakar batean eratu daitezke zuntzez indartutako aurreformak 3Dn. Hainbat geruzatako ehunekin egindako CFRPzko formatu lodiak molde baten kontra presionatzen dira ganbera malgu baten bitartez, hutseko baldintzetan. Eratze prozesua infragorrizko beroketa lanparekin lagundu ohi da, erorketa sustatzeko. Gure azken modeloaren diseinua egokitu egin da multimaterialen prozesamendurako, aurrez inpregnatutako materialekin edo zuntz lehorrezkoekin lan egiteko hornituta. Diseinu berriarekin, ziklo azkarragoak eta energiaren ikuspuntutik eraginkorragoak lortzen dira, ekoizpenaren errendimendua handituta, industria aeroespazialaren eskariei erantzuteko.
Aire bidezko hozte sistema bat ere badauka sistemak.
Prozesu konposatu bat baino gehiago konbinatu daitezke pieza bat lortzeko. Metalak eta konposatuak ere konbinatu daitezke. Hainbat material konbinatuta lortu daiteke pieza batek propietate desberdinak edukitzea, aldi berean material bakoitzaren ezaugarririk hoberenak konbinatuta. Ekoizpen prozesu desberdinen konbinazioa da giltzarria.
Konpositeetarako lerroak (ES)
Konposites - HLC (EN)