Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Ekainaren lehen astean Bilbon egin zen 28. BIEMH-a aprobetxatuz, ate irekien sesio bat egin zuen Fagor Arrasatek Zamudioko lantegian.
Lantegi hau prentsa hidraulikoen diseinu eta instalazioan espezializatuta dago eta momentu horretan lau prentsa hidrauliko zeuden probetako azken fasean. Tamainagatik atentzioa eman du 400 tonako indarra eta zutabeen artean 8 metro zituen prentsa batek. Prentsa hori industria petrokimikoan altzairu xafla handiak egokitzeko da. Berrikuntzari dagokionez, azpimarragarria izan da beroan egokitzeko instalazio bat martxan ikustea. Honako atalak zituen: formatuen desapilatzailea, feeder prentsa kargatzailea, prentsa eta feeder deskargatzailea. Estanpazioa beroan izeneko prozesuan bi gauza konbinatzen dira, alde batetik ohiko prozesua eta bestetik xaflaren tratamendu termikoa. Modu honetara erresistentzia handiko pieza estanpatuak lortzen dira (1500Mpa), ohiko estanpazioarekin nekez lor litezkeenak. Azken urte hauetan auto ekoizleen artean teknologia honek interes handia piztu du eta pieza hauen eskaera asko ari da handitzen, baita pieza horiek ekoizteko ekipoena ere. Teknologia aurreratuenekiko duen konpromisoagatik, aplikazio horretarako ekipoak garatzen denbora asko darama Fagor Arrasatek, eta dedikazio esklusiboa duen lan talde bat sortu du, Hotteknik, trokelak egiten dituen Batz enpresarekin kolaborazioan. Zamudion, produktibitate altuko (10-20 pieza minutuko) linea ikusi ahal izan genuen. Horretarako Fagor Arrasatek bere beso kargatzaile propioak garatu ditu (feeders), 5 gradu arteko askatasuna dutenak eta formatuen desapilatzaile funtzioa eta prentsaren karga-deskarga funtzioa betetzeko gai direnak. 1200 Tonako prentsak sistema serbokontralatu bat du eta horri esker prentsaren eta automatizazioaren arteko sinkronizazioa lortzen da, ziklo denborak minimoetara gutxituz. Instalazioak gainera kapazitate handiko labe bat du 40 metrokoa. Beroan estanpatzeko linea hau Michiganen (USA) instalatuko da datozen hilabeteetan. Bisita asko izan ditugu eta horien artean batzuek makina honen prestazioak ezagutzeko interesa erakutsi dute beraien prozesu produktiboetan sartzeko asmoz.
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.