SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
• Enpresak AZL Aachen-ek (material arinetan nazioartean erreferentziazkoa den ikerketa zentroa) bideratu duen proiektu batean parte hartu du kolaboratzaile bezala. • Proiektuak, Industria eta Ekipamendu kategoriarako konpositeetan adituak diren epaimahai baten errekonozimendua jaso du eta fabrikazio ultra-azkarreko makina bat da (prototipoarentzat 500 kg/ordu artekoa) eta aurreforma indibidual pertsonalizatuak seriean ekoizteko balio du
Fagor Arrasateren berrikuntzaren aldeko konpromisoak JEC World-en errekonozimendua jaso du, konpositeen industrian munduko azokarik garrantzitsuena den horren errekonozimendua. AZL Aachen-ek (material arinetan erreferentziazkoa den ikerketa zentroa) gidatu du proiektua eta Fagor Arrasate zentro horren kolaboratzailea izan da. Izan ere, JEC Innovation Avards saria irabazi du, hain zuzen, konpositeetan soluzio onenak saritzen dituena, Industria eta Ekipamendu kategorian.
Proiektu hori, makina ultra-azkar bat ekoiztean datza (prototipoarentzat 500kg/h arterainoko abiadura) neurrira egindako aurreforma indibidualak seriean ekoizteko, piezen fluxua norabide bakarreko zinten kokapenarekin konbinatuz (zuntz lehorrean, termoplastikoak, prepreg….) laserrez lagunduta eta in situ kontsolidatuz.
Ekipo honen onurarik nagusienak hauek dira: bere produktibitate ratio altua (500kg/orduko baino gehiago) eta ziklo laburra (5 segundotik behera). Gainera, bere efizientzia energetikoa, malgutasuna eta azkartasuna nabarmentzekoak dira, eta in-situ kontsolidazio osoa lortzen du.
Makina kontsolidatzaile ultra-azkar honek malgutasun altua eskaintzen du eta serieko produkzioa ere bai. Kapa anitzeko laminak norabide desberdinetako zuntz unidirekzionalarekin guztiz kontsolidatuta egoteak eta hondakinen murrizketak (neurriko aurreformak), erabili beharreko materiala optimizatzea ahalbidetzen dute, eta piezen fluxuan oinarritutako kontzeptuak, lehen aldiz, 5 segundotik beherako zikloak ahalbideratzen ditu. Kontuan izan, ekipo gehienek minutu batzuk behar dituztela horretarako. Kontzeptu hori etiketatze industrian ikusten da, baina orain arte inoiz ez konpositeen arloan. Produkzio printzipioa substratu edo garraiagailu mugikorretan oinarrituta dago (aurreformak edo tapeak garraiatzeko), eta zinta garraiatzaile-sistemak mugitzen ditu. Zinta honek, substratua norabide bakarreko zinten aplikazio-gune batera eramaten du buru berezi batzuen bitartez, eta han zita berotu egiten da substratuarekin batera laser sistema batekin. Berotuta dagoenean, arrabola batek zinza zabaldu eta kontsolidatu egiten du substratuaren gainean edo aurreko kapan. Kolaborazio proiektuak nazioarteko beste bazkide hauek ere izan ditu Conbility GmbH (Alemania), Covestro Deutschland AG (Alemania), Engel Austria GmbH (Austria), Evonik Industries AG (Alemania), Faurecia Composite Technologies (Francia), Fraunhofer IPT (Alemania), Laserline GmbH (Alemania), Mitsui Chemicals Europe GmbH (Alemania), Mubea Carbo Tech GmbH (Austria), Philips Photonics (Alemania), SSDT Shanghai Superior Die Technology Co., Ltd. (Txina) eta Toyota Motor Europe NV/SA (Belgika).
JEX Innovation Awards-i buruz JEC Innovation Awards-ek konpositeetako eragile garrantzitsuen ekarpenak saritzen ditu konpositeen industrian. Azken 15 urtetan, sarietan mundu mailako 1.800 enpresak parte hartu dute eta konpositeetako txapeldunak saritzen dituzte irizpide hauekin: bazkideek zer inplikazio duten balio katean, balore teknikoa eta berrikuntzen aplikazio komertziala.
“JEC Innovation Awards-en programa enblematikoa da eta konpositeen berrikuntzatan aintzindariak direnak saritzen ditu. Pisu arintasuna eta diseinuan askatasuna ahalbideratzen duten material erresistenteak konbinatzea eta forma konplexuak ahalbidetzen dituen teknologia, oso interesgarria da ekoizleentzat. Asko automozioko zatiak inprimatzeko erabiltzen hasi dira, hegazkinetakoak, edo hormak eraikitzeko”, esan du Franck Glowacz-ek, JEC Group-eko berrikuntza edukiaren liderra. Fagor Arrasateri buruz
FAGOR ARRASATEk konformazio metaliko arloan produktuen oso portafolio zabala du eta bezeroei sektorearen ezagutza sakona eskaintzen die 60 urteko esperientzian oinarritua. Konpositeen arloan, duela 40 urtetatik prentsen soluzio gama osoa dauka, material konposatuak tratatzeko ekipo auxiliar eta osagarri guztiak barne dituelarik. MONDRAGON Korporazioaren kide fundatzailea da, Europako korporazio industrialik handienetakoa, 70.000 profesionalek osatua.
Taldeak 17 ikerketa zentro ditu, 6 produkzio planta eta 3 Service Hub nazioartean banatuta, hornidura eta saldu osteko zerbitzu globala bermatzeko. Gainera, Fagor Arrasatek planta produktibo bat dauka Txinan eta hamar bat zentro nazioartean kokatuta, bezeroei Zerbitzu eta tratu zuzena eman ahal izateko, bereziki, AEBn, Alemanian, Indian, Errusian, Brasilen, Mexikon eta Txinan. Bere katalogoak prentsa mekaniko eta hidraulikoetan soluzio liderrak ditu, estanpazio sistema osoak, prentsa transferrak, prentsen linea robotizatuak, press hardeninga, forja; zeharkako ebaketa lineak, luzetakoak, konbinatuak eta formatu anitzekoak; tentsiopeko lauketa lineak; pieza metalikoen konformaziorako sistema bereziak, banda perfilaketa, perfilaketa malgua, rotorestato eta trokelen ebaketa ekipoak, besteak beste.