2012-06-12

GKN Celaya Mexikon Fagorreko forja linea erdiberoaren inaugurazioa

Lehengo ekainaren 7an, GKN Driveline Celaya enpresak erdiberoan lan egiten duen forja linea inauguratu zuen.

Fagor Arrasate event: GKN Celaya Mexikon Fagorreko forja linea erdiberoaren inaugurazioa

Lineak Fagorreko 1600Tm-ko prentsa mekanikoa du, servo akzionatutako bost estazioko ateragailua dauka eta Fagor trasferra. Gainera, minutuko 40 pieza forjatzeko gai da. Linea osatzeko, 500Tm-ko beste prentsa mekaniko bat du, transferra, pieza forjatuak automatikoki kalibratzeko (minutuko 30 pieza kalibra ditzake). Bi prentsek “flow”-n lan egiten dute eta horrek materialaren mugimenduak eta “stocks”-ak ekiditen ditu.
Linea, urtean 6 milioi pieza forjatzeko gai da.
Inauguraziora Andy Reynolds Smith, GKN ko CEOa, Hector Lopez, Guanajuato estatuko gobernadorea, Sarah Hildersley, Erresuma Batuko enbajadako kontsula Mexikon; Rubí Laura Lopez, Celayako alkatea; Max Owen, GKN Driveline Americas-eko zuzendaria eta GKNko forjen arduradun nagusiak joan ziren, Julio Villadangos buru zutelarik. Fagorreko ordezkari gisa Toni Azpiazu, Markinako lantegiko zuzendaria (forja ekipoak Markinan fabrikatzen baitira) eta Javier Torres (Fagor Arrasateko forjen salmenta arduraduna) joan ziren.
GKN Celayaren inbertsioa 9,2 milioi eurokoa izan da eta forja berri hau dela eta 150 lanpostu berri sortu ditu.