2013-11-11

AHARI KOLPEA: PRENTSA HIDRAULIKOAN AHARI KOLPEA EKIDITEKO TEKNIKA BERRIAK

Fagor Arrasatek ahari kolpeak prentsa hidrauliko baten zirkuituetan dituen ondorio kaltegarriak ekiditeko teknologia berriak garatu ditu.

Fagor Arrasate event: AHARI KOLPEA: PRENTSA HIDRAULIKOAN AHARI KOLPEA EKIDITEKO TEKNIKA BERRIAK

Artikulu honetan ahari kolpeaz hitz egiten da, bai eta prentsa hidraulikoetan ahari kolpea ekiditeko moduaz ere. Definizioz, jariakin baten abiaduran bat-bateko aldaketak gertatu eta berehala sortzen den eta soinuaren abiaduran zirkuituetatik zehar transmititzen den presio uhina eragiten duen fenomenoa da “ahari kolpea” (Zhulowski pultsua). Inork ez du nahi bere makinetan ahari kolperik gertatzea, bibrazioak, presio igoera zakarrak eta hodietan eta mekanismoetan esfortzuak eragiten dituztelako. Bibrazioak ere eragiten ditu, eta soinu maila igotzen da.

Aspaldi-aspalditik ezagunak dira jariakin baten kolpe sikuak eragiten dituen ondorio suntsitzaileak, bat-bateko kolpe batek jariakinak berak berez eragingo lituzkeenak baino indar handiagoak eragiten dituztelako. Funtzionatzeko, prentsa hidraulikoek presiozko olioa lan zilindro batera edo gehiagora bideratzen dute, eta zilindro horiek betetzen direnean zurtoinei bultza egingo diote, gero horiek trokela daraman orga bultzatzeko. Jakina denez, prentsa modernoetan, lan modu asko behar baitute eta abiadura handiz mugitzen baitira, olio fluxu hori ez da, ez hurrik eman ere, ez lasaia ez egonkorra. Hodien konplexutasuna, beraien ibilbidea, ponpen eta balbulen funtzionamendua, eta lan zikloak programatzeko beharrezkoak diren azelerazio eta balaztatzeak kontuan hartuta, derrigorrezkoa izaten da fluxua nahiko sarritan aktibatzea eta etetea.

Prentsa hidraulikoetan ahari kolpea ekiditeko diseinuan hartu beharreko funtsezko neurriak

Fagor Arrasatek hainbat neurri ezarri ditu bere prentsa hidraulikoetan ahari kolpea ekiditeko. Makinek hamarkada batzuetako bizitza baliagarria dutenez eta aurreikusi ezin diren baldintzetan lan egin behar dutenez, beharrezkoa da makinaren beraren kolpea ahalik eta gehien minimizatzea, bai eta kolpe horren ondorioa ere, noizbait gertatzen bada. Horretarako, honako neurriak hartuko dira:

• Konexio edo hodi malguak erabiltzea, arauak horiek erabiltzea baimentzen badu.
• Erregulazio mekanikoko elementu logikoak erabiltzea.
• Motelgailuak dituzten logikoak erabiltzea.
• Orgaren balaztatze progresiboa.
• Deskonpresio progresiboa
• Multzoko blokeak injektore integratuekin diseinatzea
• Besarkaderak era hodien euskarriak egoki instalatzea
• Instalazio hidraulikoaren diseinua 3Dn egitea, hodien igarolekua aztertu eta optimizatzea ahalbidetuko baitu

Bukatzeko, prest jartzeko lanetan zehar, Fagor Arrasatek instalazioak ikuskatuko ditu prestazio handiko SCADA batekin, ekipamendu hidraulikoa primeran doitzeko eta makina lantegitik ateratzen denean ondo-ondo probatuta eta doituta egon dadin, hau da, etorkizunean arazoak ekar ditzaketen presio gorabehera handiak izan ez ditzan.
Artikulua interesgarri iruditu bazaizu, “Ahari kolpea prentsa hidraulikoetan” izeneko artikulua osorik deskargatu dezakezu gure webgunean