SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
NUGAR estanpatzaile mexikarrak FAGOR ARRASATEri eskaera bat egin dio estanpazio sistema handi bat egiteko.
NUGAR estanpatzaile mexikarrak FAGOR ARRASATEri eskaera bat egin dio estanpazio sistema handi bat egiteko. Sistema horrek, transferra eta lan jarraia egiteko prentsa bat du, 2500 tonako kapazitatea duena eta 7000×2500 mm-ko lan mahai handia. Prentsak 900 mm-ko ibiltartea du eta 25 gpm-ra arteko lan ahalmena du. Oso makina handia da, ia 800 tonako pisua duena. Link drive motakoa da, eta akzionamendu sistema horrek prentsa exzentrikoetan baino pieza konplikatuagoak egitea ahalbidetzen du. Gainera, makina hori 80 tonako trokelak maneiatzera irits daiteke.
Transfer elektronikoa Fagorreko CNC7 modeloa da 1500 mm arteko aitzinamendu programagarria duena eta 300 mm arteko mugimendu jasotzailea. Oso azkarra da eta 800 mm-ko pausoekin 24 gpm eman ditzake.
Bestalde, prentsarako elikadura lineak 25 tona arteko bobinak erabili ahalko ditu, 1800 mm-ko zabalera eta 3mm arteko lodiera dutenak. Prozesatutako altzairua malgutasun muga altukoa da. Lineak jarraian lan egiten duenean, transfer moduarekin erabiltzen den formatu-ezmetatzailea mugitu egiten da lineari lekua uzteko.