2012-01-12

FAGOR ARRASATE-K PROFILAKETA ATALA GEHIAGO GARATU DU ETA ESKAERA BERRIAK LORTU DITU

Fagor Arrasatek lankidetza hitzarmena sinatu du profilaketan espezialista den ORTIC enpresa suediarrarekin

Orain dela gutxi, Fagor Arrasatek lankidetza hitzarmen bat sinatu du profilaketan espezialista den ORTIC enpresa suediarrarekin elkarrekin automobilen sektorean aplikagarriak diren profilaketa malgurako sistemak garatu eta sustatzeko. Bi enpresek eskarmentu handia dute alor honetan eta elkarlan horrek merkatuan proiektu askoz konplexuagoak proposatzea ahalbideratuko du.

Gainera, SERMEFIT-ek, Perun, FAGORri profilaketa malgudun sistema bat egiteko eskaera egin dio ateen piezak ekoizteko. Linea horrek 13 modelo desberdin egin ahalko ditu, eta horrek erakusten du daukan malgutasuna. 14 iraganaldiko P-90 profilaketa erabiliko da instalazioaren ardatz bezala.