2015-05-05

FAGOR ARRASATE, konpositeen produkzio prozesuak ikertzeko AZL zentro alemaniarreko kide berria da

Fagor Arrasatek konpositeen produkzio prozesu berriak ikertuko ditu automobileko sektoreko beharrei erantzuteko

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATE, konpositeen produkzio prozesuak ikertzeko AZL zentro alemaniarreko kide berria da

Urte hasieratik, Fagor Arrasate, AZL “Aachen Center for Integrative Lightweight production” zentro alemaniarreko kide ofiziala da. Zentro honek material arinekin egindako piezen diseinua ikertzen du (adibidez konpositeak) eta horiek produzitzeko prozesuak ere bai. Konpositeen fabrikazio prozesuei dagokionez, helburu nagusiena kostuak optimizatzea da, orain arte prozesu hauek ez direlako izan ez oso produktiboak eta ez automatizatuak. Zentzu honetan, Fagor Arrasatek estanpazio prozesu automatizatuetan eskarmentu handia duenez, ezagutza horrekin konpositeen produktibitatea eta prozesatuaren errentagarritasuna hobetzen lagunduko du.
Bestalde, lehengaien fabrikatzaileen eta produkzio teknologien disziplina arteko laguntza beharrezko da, batez ere material anitzeko prozesuen kasuan. Horretarako, Aachen unibertsitate campusak aplikazio eremu honetarako hainbat konpetentzia eskura jartzen ditu.
http://azl-aachen-gmbh.de/