2016-01-25

FAGOR ARRASATE, PARTAIDE ADITUA BERE BABESAREKIN KOREAN EGITEN ARI DIREN JARDUNALDI TEKNOLOGIKOETAN

Aste honetan “Korean Forming Technology Day” izeneko beste bi jardunaldi teknologiko egiten ari dira Korean.

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATE, PARTAIDE ADITUA BERE BABESAREKIN KOREAN EGITEN ARI DIREN JARDUNALDI TEKNOLOGIKOETAN

Aste honetan Estanpazioari buruzko Jardunaldi Teknologikoak egingo dira Korean; hilaren 26an Seulen izango dira, eta hilaren 28an Gyeongjun.  Jardunaldietan, txaparen estanpazioaren alorrean dauden teknologiarik aurreratuenak eta estanpazio kontuetan berriena egongo dira ikusgai.

Fagor Arrasatek, ekitaldiaren laguntzailea eta babeslea den heinean, Serboteknologiaren azken aurrerapenak aurkeztuko ditu jardunaldietan; izan ere, gaur egun Serboteknologia faktore gakoa da automobilen fabrikazioan eta asko garatzen ari da. SPT teknologiarekin (Servopress Technology) enbutizio prozesua erabat kontrolatu daiteke eta horren bitartez pieza askoz konplexuagoak ekoitzi daitezke, eta, era berean, bermatuta dago ingurumenaren ikuspegitik efizientzia energetiko handiagoa egotea.

Koreako automobilen merkatuan proiektu arrakastatsuak garatu ondoren, FAGOR ARRASATEK bide horretatik jarraitu nahi du, Koreako automobilgintzan indarrez sartzen, ez bakarrik barruko merkatuan eragiteko baizik eta kanpoan dituen proiektuetan ere bai.