2015-03-26

FAGOR ARRASATEk CREMA proiektu europarrean parte hartuko du makinariaren matxuren prebentziorako

CREMA proiektuak (Cloud-based Rapid Elastic Manufacturing) kontrol sistemak garatu nahi ditu eta horien bitartez denbora errealean datuak hartu eta aztertuta, makina erremintetan matxurak ekidin eta neurri zuzentzaileak garaiz hartu.

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATEk CREMA proiektu europarrean parte hartuko du makinariaren matxuren prebentziorako

CREMA proiektuak (Cloud-based Rapid Elastic Manufacturing) kontrol sistemak garatu nahi ditu eta horien bitartez denbora errealean datuak hartu eta aztertuta, makina erremintetan matxurak ekidin eta neurri zuzentzaileak garaiz hartu.

Deformazioko makina erremintak kostu handiko ekipoak dira eta denbora luzean funtzionatu behar izaten dute. Geldialdi bakoitza oso garestia izaten da bai konponketa gastuagatik eta bai eragiten duen produkzio geldiketagatik. Horregatik, oso garrantzitsua da kontrol sistemak edukitzea eta horien bitartez makinek izan ditzaketen arazoak aurrez antzeman eta neurriak hartuz, makinen geldialdia ekiditea.

Fagor Arrasate CREMA proiektuan (Cloud-based Rapid Elastic Manufacturing) parte hartzen ari da.  Europar Komunitateak finantzatuta dago eta lainoan egongo diren erreminta informatikoak garatu nahi dituzte, instalazio bakoitzaren aldagaiak hartu, bildu, monitorizatu eta ebaluatzeko eta horrela neurri zuzentzaileak aurrez hartu eta lantegietako produkzioa optimizatzeko.

Adibidez, mantentze prebentiboak egiteko momenturik onena zein den zehaztu liteke edo beharrezkoak diren ordezkoak kontratatzeko momentua ere bai

Prozesu guztiak denbora errealean garatuko dira. Lainoan egongo den softwareak kontrol adierazleen aldaketa sintomatiko bat antzematen duenean, alarma bat bidaliko du, bildutako ezagutzaren artean bilatuko du intzidentzia nola konpondu. Lainoaren erabilerak konponbideak elkarlanean aurkitzea ahalbidetzen du, bertara fabrikatzaileek, erabiltzaileek edo hornitzaileek ere jo dezaketelako.

CREMA proiektuak 3 urteko iraupena du aurreikusita eta Europar Batasunaren “Horizonte 2020” proiektuaren barruan finantzatzen da; “Factories of the Future” ekimenaren baitan dagoena. Fagor Arrasaterekin batera, Ascora, Goizper eta Ikerlan bezalako zentro teknologikoek parte hartzen dute proiektu horretan.