2015-01-08

FAGOR ARRASATEK ESKAERA BERRI BAT LORTU DU WISCORI BLANKING LINEA BAT EGITEKO

Automobileko sektorerako piezak egiteko diseinatua bereziki

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATEK ESKAERA BERRI BAT LORTU DU WISCORI BLANKING LINEA BAT EGITEKO

Fagor Arrasatek eskaera berri bat lortu du WISCO etxearentzat Txinan, prentsadun ebakitze linea edo blanking linea bat egiteko. Instalazio berriak industria automotrizerako altzairua prozesatuko du, 2080 mm zabalera arteko eta 4mm arteko lodiera duten bobinak, malgutasun muga altuko altzairuak barne. Bobinek 30 tonako pisua izan ditzakete.

Fagor Arrasate mundu mailan liderra da blanking lineak egiten altzairu eta aluminiorako.

Lineak honako hauek ditu: bobina kargagailuak, desbiribilkagailu automatikoa, elikatze-pala, arrabola elikatzaileak, lautzailea kasete aldaketarekin, garbigailua, arrabola ziklikoak bukle konpentsazio sistemarekin, prentsa mekanikoa eta pilatzaile elektromagenitikoa. Prentsak gainera 800 KN-ko kapazitatea du eta 5000×2650 mm-ko dimentsiodun mahaia. Ibilbidea 1300 mm artekoa da. Bestalde, trokel mugikorra ere badu trapezioak ebakitzeko. Linea guztiak minutuko 90m lan egin dezake eta 65 gpm.

Instalazio mota hau servoprentsarekin ere horni daiteke.