2020-11-24

FAGOR ARRASATEK GOGOR HELDU DIO EUSKARALDIARI 25 ARIGUNEREKIN

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATEK GOGOR HELDU DIO EUSKARALDIARI 25 ARIGUNEREKIN

Gogor heldu dio Fagor Arrasatek  Euskaraldiaren 2. edizioari, 25 Arigunerekin. Bertan 191 langilek parte hartzen ari dira planta guztietan (Arrasate, Donostia, Zamudio eta Markina). 

Ariguneetan, ohiko dinamika duten taldeak modu kolektibo batean EUSKARALDIko ariketa sozialean parte hartzea erabaki dute, kide guztiek gutxieneko ulermen maila dute eta euren hizkuntza ohiturak aldatzeko aurrera pausoak ematea adostu dute. Nabarmentzekoa da Markinako planta, osorik, Arigune bat dela.  

Pasa deurteko abenduan, Fagor Arrasatek Euskararen Kudeaketarako urrezko Bikain Ziurtagiria lortu zueneuskararen presentzia eta erabilerara indartzeko duen konpromisoagatik”.  

Bikain ebaluazioan, ebaluatzaile taldeak, kooperatibak hizkuntza kudeatzeko duen “egitura indartsua” azpimarratu zuen, planta guztietan baititu Euskara Batzordeak eta finkatuta daukan Hizkuntzen Kudeaketa Politikako irizpideak, barne prozesuetan ere inplementatuta baitauzka.