2012-01-17

FAGOR ARRASATEk PSAri trapezioak ebakitzeko linea baterako ekipamenduak egingo dizkio.

PSA auto ekoizle frantsesak FAGOR ARRASATEri eskabide garrantzitsua egin dio trapezioak zizaila oszilatzailearekin ebakitzeko linea bat egiteko

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATEk PSAri trapezioak ebakitzeko linea baterako ekipamenduak egingo dizkio.

PSA auto ekoizle frantsesak FAGOR ARRASATEri eskabide garrantzitsua egin dio trapezioak zizaila oszilatzailearekin ebakitzeko linea bat egiteko .
Instalazio horrek muga elastiko oso altua duen altzairua prozesatuko du (1100 Mpa-ra artekoa). 1.850 mm-ko zabalera eta 2.5 mm-ko lodieretan. Ebaki behar diren bobinek 25 tona pisatzen dute eta prozesuaren abiadura minutuko 60 metrokoa da. Instalazioak bobinen biltegia du, karga-orga, desbiribilkatze motorduna, elikadura pala, lautzeko makina konputerizatua eta casette aldaketa, metatze sistema eta doitasun handiko zizaila oszilatzailea. Pilatzailea bezeroak berak ipiniko du.

Gogoratu gainera FAGOR ARRASATE liderra dela trapezioak zizaila roto-oszilatzailearekin ebakitzeko lineak egin eta hornitzen eta makina hau oso ezaguna da ekoizpen eta kostu aldetik dituen abantailengatik.