2023-08-04

ISO 45001 ZIURTAGIRIA BERRITU DUGU ETA ISO 9001 ETA ISO 14001 ARAUEN JARRAIPEN AUDITORETZAK GAINDITU DITUGU

Fagor Arrasate event: ISO 45001 ZIURTAGIRIA BERRITU DUGU ETA ISO 9001 ETA ISO 14001 ARAUEN JARRAIPEN AUDITORETZAK GAINDITU DITUGU

Joan den maiatzean gure ISO 45001 (Laneko Segurtasuna eta Osasuna) ziurtagiria berritu dugu, kanpo-ikuskaritza AENORekin batera egin ondoren, nota eta guzti. Horrek erakusten du gu guztion segurtasunarekin eta osasunarekin eta gure kudeaketa-sistemaren etengabeko hobekuntzarekin dugun konpromisoa. Eta batez ere gauzak egunero hobeto egiten ditugula.

Era berean, ISO 9001 (Kalitatea) eta ISO 14001 (Ingurumena) arauen jarraipen-auditoretzak gainditu ditugu, egiten dugunaren eta zerbitzuen kalitatea eta ingurumenarekiko errespetua aitortzen baitigute. Ziurtagiri horiek gure erakundeko kide garen guztion ahaleginaren eta dedikazioaren emaitza dira.

Aukera hau aprobetxatu nahi dugu eskerrak emateko zuen laguntzagatik eta nazioarteko arau hauetan ezarritako baldintzak eta helburuak betetzen parte hartzeagatik. Gure bezeroen gogobetetasuna, laneko arriskuen prebentzioa eta planetaren babesa bermatzeko funtsezkoak eta hain garrantzitsuak diren hiru arlo horietan lanean jarraitu behar dugu.