SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Hasiera / Arrakasta kasuak / Vollrath Pujadas
ERRONKA
Sistema efiziente bat lortzea diskoak fabrikan produzitzeko, ahalbidetuko duena edozein disko-diametro fabrikatzea azpikontrataziora jo gabe.
SOLUZIOA
FAGORek laser bidezko mozketarako lerro malgu bat proposatzen du bobina metalikotik elikatua, efizientzia handitzen duena materialaren erabileran eta malgutasun handia ematen diona produkzioari.
EMAITZAK
Vollrath Pujadas lehiakorragoa da, diskoaren fabrikazioa bere produkzio-katean integratu duelako.
FAGOR laser bidezko mozketa-lerroak ahalbidetzen du, gainera, malguagoa izatea serie motzen produkzioan eta materialaren aprobetxamendu maximoarekin.
Herrialdeak Espainia
Soluzioak Laser bidezko ebaketa bobinatik abiatuta
Sektoreak Cookware & Knives
Teknologiak Laser
Zein zen proiektu honetako erronka?
Erronka zen gai izatea behar zen edozein disko-diametro fabrikatzeko ordura arte ohiko hornitzaileekin genituen mugak izan gabe geometria eta epeetan. Eta hori guztia, materialak optimizatu eta kostuak murriztuz.
Zein hobekuntza lortu dituzue FAGORekin?
Gure bezeroek geroz eta produktu pertsonalizatuagoak eskatzen dituzte, eta horrek eragiten du gure katalogoko erreferentzia kopurua haztea etengabe. Horrek arazoa sortzen zigun diskoen lehengaia gordetzeko, entrega epeengatik batetik, eta biltegiratzeko behar zen espazio handiagatik. Makina berriarekin, bakar-bakarrik fabrikatzen ditugu behar ditugun diskoak, eta horrekin diskoak biltegiratzea ekiditen dugu.
Zein abantaila eskaintzen ditu teknologia honek, ohiko teknologien aurrean?
Gure hornitzaileek prentsa bitartez fabrikatzen dituzte diskoak, eta beraz diskoen diametroak mugatuta daude dituzten trokelen tamainetara arabera. Produktibitate handiak eskaintzen dituen teknologia da baina zurrunegia gure beharretarako.
Zein abantaila ditu xafla-bobinatik abiatzeak formatuan lana egitearen aurrean?
Bobinatik abiatzeak ahalbidetzen digu biltegiratze espazioa hustea eta suposatzen du ekonomikoki aurreztea. Bobina bat elikatzen dugun bakoitzean, makinak ahalbidetzen du material behar guztiak produzitzea era jarraituan, karga eta deskargako geldialdirik gabe.
Zein izan da zuen esperientzia FAGORekin lana egiterako orduan?
FAGORek jakin izan du gure beharrak identifikatzen proiektuaren definizioan eta elkarlan maila handi batekin, gai izan da bere makina pertsonalizatzeko Vollrath Pujadasen ditugun produkzio-beharretara.
FAGOREK ezin hobeto aditu eta ulertu zituen gure behar espezifikoak eta prest egon zen bere teknologia pertsonalizatzeko gure beharretara.