Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
PRODIGIOSA proiektua Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako proiektua da eta FEDER fondoetatik kofinantzatua
Fagor Arrasatek PRODIGIOSA izeneko proiektuaren buru da (PRoduktu DIGItalak industriaren bultzada teknologikorako eta Zerbitzu Aurreratu berriak) eta proiektu horrek, Eusko Jaurlaritzaren (SPRI) laguntza jaso du datozen hiru urtetarako HAZITEK deialdiaren barruan.
Proiektuak Industria 4.0ren ikuspuntu desberdinak lantzen ditu, adibidez: plantako informazioa berehala lortzea, produkzioaren hobekuntza, produktu eta zerbitzuen pertsonalizazioa hobetzea, joeren identifikazioa eta mantentze-lan prediktiboak, besteak beste. Gai hauek, goragoko hiru alorretan bildu dira; “Edge computing”, “Connectivity” eta “Cloud Computing-a”. Fagor Arrasatek alor bakoitzean garatuko diren zereginetan parte hartuko du, baina bereziki “Cloud Computing-ean”, interes handia duelako gaur egun bere bezeroei eskaintzen dien serbitizazio modeloa hobetzeko; eta horretarako patroien identifikazioan eta modelo prediktiboetan sakondu nahi duelako.
Fagor Arrasate S.COOP (liderra), Orona Elkarte Kooperatiba, Ingeteam Power Technology S.A., Mondragon Assembly S.COOP, Orkli S.COOP eta Fagor Automation S.COOP.-ek osatzen duten proiektu partzuergoak, 2017an egin zuen proiektuaren abiarazpena. Gaur egun baldintzen definizio fasean dago eta 2018an espero da definizio horietatik sortutako emaitzak inplementatzen hastea.
Proiektu honekin Fagor Arrasatek industriaren eraldaketa digitalarekin duen konpromisoa indartu egingo du, gaitasunak sendotuko ditu eta Automozio, Siderurgia eta Etxetresnen sektoreko bezeroentzat balio erantsidun zerbitzua garatuko du.
Eusko Jaurlaritzak eta FEDER kapitalak batera finantzatutako PRODIGIOSA proiektua.
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.