Garapena eta ibilbide profesionalak

FAGOR ARRASATEn konprometituta gaude gure taldea osatzen dugun pertsonen garapen profesionalarekin eta pertsonalarekin. Sinesten dugu etengabeko prestakuntza eta garapena aukera bikaina direla FAGOR ARRASATEren oinarriko ezagutzak handitzeko. Prestakuntza duen eta trebetasun berriak ikasten dituen pertsona taldea edukitzeak esan nahi du gure enpresaren maila guztietan hobetzen dela: gure artean eta bezeroekiko konfiantza sortzen da, laneko giro hobea sortzen da, gure proiektuen garapenerako denborak murrizten dira, produkzioa hobetzen da eta akatsak murrizten dira. Horregatik guztiagatik, FAGOR ARRASATEn uste dugu zure trebetasunak eta gaitasunak garatzea inbertsioa dela.

Guztiok hobera egiten dugunean, guztiok gara irabazle!

Egin daitezkeen ibilbide profesionalak

IKASLEAK

Ekin zure ibilbideari FAGOR ARRASATEn, eman lehenengo urratsa eta eman ezazu zure izena ikasleentzat ditugun proiektuetan.

Estudiantes

Profesionales

Zure potentzial guztia erakutsi eta aldi berean profesional gisa garatzen jarraitzen utziko dizun proiektu berri baten bila bazabiltza, gure proiektuarekin bat egitera animatu nahi zaitugu, eta jarrai dezagun elkarrekin gure historia sortzen… Eman izena gustukoen duzun eskaintzan!

IKUS ESKAINTZAK