SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Hasiera / Pertsonak / Hautaketa prozesua
Ezagutu nahi duzu nolakoa den FAGOR ARRASATEn gure taldean pertsona berriak sartzeko erabiltzen dugun hautaketa prozesua?
Eman ezazu izena
Aurrehautaketa
Elkarrizketa
Erantzuna
Eman izena zuretzat egokiena den eskaintzan. Gure web orrian indarrean dauden eskaintza guztiak aurkituko dituzu, baita lan poltsa bat ere, non zure hautagaitza utz dezakezun etorkizuneko prozesuetarako.
Izena eman ondoren eta horretarako aldia bukatzen denean, Pertsonen Arloko profesionalek lehenengo hautaketa egingo dute gure beharretarako egokienak diren profilekin. Zure hautagaitza aukeratua izan bada aurrehautaketa horretan, harremanetan jarriko gara zurekin.
Elkarrizketan, zeina aurrez aurrekoa zein telematikoa izan baitaiteke, Pertsonen Arloko teknikari batek eta zure arduraduna izan litekeenak hartuko dute parte. Elkarrizketan elkar ezagutzeko aukera izango dugu eta zure konpetentzia profesionalak zein pertsonalak baloratuko ditugu. Zure profila hobeto baloratu ahal izateko, emailez jasoko dituzun zenbait galdetegi betetzeko eskatuko dizugu.
Hautagaitza guztiak baloratu ostean, harremanetan jarriko gara zurekin eta jakinaraziko dizugu ea hautatutako pertsona izan zaren ala ez.
Hautatutakoa zeu izan bazara, FAGOR ARRASATE osatzen dugun pertsona talde bateko kide izango zara. Une horretan, informazio gehiago jasoko duzu zure harrera prozesua kudeatzeko.
Hautatua izan ez bazara, horrek esan nahi du, oraingoan, beste hautagai batek hobeto bete dituela gure beharrak. Hurrengoren batean zeu izan zaitezke hautatua eta, horrenbestez, gorde egingo ditugu zure datuak eta kontuan hartuko zaitugu etorkizuneko hautaketa prozesuetarako. Hala ere, animatu egin nahi zaitugu gure webgunean argitaratzen ditugun lan eskaintzak jarraitzera eta interesatzen zaizkizunetan izena ematera.