2016-03-03

Fagor Arrasatek automobilgintzaren sektorerako funtsezkoa den eskari bat eskuratu du

Urtarrilean Fagor Arrasatek eskari garrantzitsu bat eskuratu du Espainian lantegia duen automobilen fabrikatzaile baten eskutik.

Fagor Arrasate event: Fagor Arrasatek automobilgintzaren sektorerako funtsezkoa den eskari bat eskuratu du

Urtarrilean Fagor Arrasatek eskari garrantzitsu bat eskuratu du Espainian lantegia duen automobilen fabrikatzaile baten eskutik.
Eskaria 8100Tn-ko estanpazio lerro bat da. Lerroa 6 prentsek osatuta dago, 1300 mm-ko ibiltartea duten prentsek, zehazki. Prentsetako lehenak 2100Tn-ko indarra du, kuxin hidraulikoa oinarrian eta serboteknologia, eta beste bostek, berriz, 1200Tn-ko ahalmena dute. Lerroaren aurrealdeko eta prentsen arteko automatizazioa azken belaunaldikoa da, eta Suitzako aliatu batekin elkarlanean hornitzen da. Instalazioaren kadentzia 15 kolpekoa izango da minutuko, eta horri esker automobilgintzaren sektorerako kanpoko piezak (skin panels) estanpatzeko teknologian gaur egun dagoen prestazio estandarrik gorenena da.

Proiektuak berebiziko garrantzi estrategikoa du bai egoitza nagusia Alemanian duen autoen fabrikatzailearentzat bai kooperatibarentzat, izan ere, nazioartean mota horretako instalazioak saltzeko homologatuta dauden hornitzaileen talde esklusiboko kide sendo bihurtzen baitu. Mundu mailan estanpazio sistemen fabrikatzaile nagusiak direnekin lehian aritu ondoren lortu du eskaria.

Horrez gain, eskariak, zeinak 21 hilabeteko entrega epea baitu, enpresan dagoen lan karga izugarri handitzea ekarriko du eta, hedapenez, inguruko hornitzaile oinarri zabal batena ere bai.

Fagor Arrasatek, egoitza Arrasaten duen kooperatibak eta Mondragon Korporazioko kidea denak, sei fabrikazio planta ditu Euskadin eta Txinan, eta 800 langile, eta, horrez gain, munduko erreferentea da Automobilgintzaren, Siderurgiaren eta Etxetresna Elektrikoen sektoreetarako giltza eskura erako proiektuen diseinuan, fabrikazioan, muntaketan eta prest jartzean.