2019-03-10

Fagor Arrasatek JEC-en konpositeen industriarako azken berrikuntza garapenak aurkeztuko ditu

• Konpainiak automozio sektorerako osagaien prototipoak erakutsiko ditu, efizientzia eta errentagarritasun altuko prozesuekin ekoiztuak. • Fagor Arrasatek kolaboratzaile gisa parte hartu duen proiektu bat JEC Innovation Awards 2019rako izendatua izan da, Industria eta Ekipamendu kategorian.

Fagor Arrasate event: Fagor Arrasatek JEC-en konpositeen industriarako azken berrikuntza garapenak aurkeztuko ditu

Fagor Arrasate, deformazio eta konformazio bidezko makina erremintak diseinatzen, ekoizten eta hornitzen espezializatuta dago eta JEC azokan konpositeen industriarako azken berrikuntza garapenak aurkeztuko ditu. Oraingo honetan, protagonismoa automozio sektorerako egindako prototipo batzuk hartuko dute, eta fabrikazio prozesu lehiakorrak erakusteko adibide ezin hobeak izango dira, automatizazio maila altua dutelarik eta era berean, fabrikazio kostua murriztea ahalbidetzen dutelako. Azoka Parisen izango da martxoaren 12tik 14ra.

Enpresaren standak prototipo hauek erakusteko gune bat izango du, eta horien artean nabarmentzekoa kamioi astunentzako balezta hibrido bat da. Elementu honek ibilgailuaren suspentsio sisteman hartzen du, eta altzairuan ekoiztu ohi da, baina Fagor Arrasatek aurkeztuko duen soluzioak konpositea eta altzairu xafla konbinatzen ditu. Horrela, osagaiaren pisua %40 arteraino murriztu liteke autoaren eraginkortasuna hobetuz. 

Aurkeztuko den beste osagai bat Maserati baten kapota izango da, Eurostars programa europarraren abala duena. Egitasmoak 3 urte iraun ditu. Compression Resin Transfer Molding (C-RTM) teknika erabiltzea erabaki zen forma geometriko konplexuak dituen kapot bat ekoizteko, kalitate altuko bukaera estetikoarekin. Prepregarekin konparatuz, prozesu oso lehiakorra da kostu aldetik, normalean ez da erabiltzen forma geometriko konplexuak egiteko, dituen mugengatik. Baina, Fagor Arrasatek erronka horri erantzuna ematea lortu du kalitate altuko emaitzekin.

Erakutsiko den hirugarren pieza kargo barrier bat da (karga bereizgailu bat), Grupo Antolinekin batera egindako proiektua hain zuzen ere. Novafom Plus patentatutako prozesuarentzat, Fagor Arrasatek linea eta ekipamendu mota definitu ditu, etapa bakarreko prozesua egitea lortuz material termoplastikodun pieza estrukturalak ekoizteko, betiere prozesuaren produktibitatea eta errentagarritasuna hobetuz.

Azkenik, Fagor Arrasatek zelula automatiko batean egindako intrusioaren aurkako barra baten aurreforma erakutsiko du. Egite prozesurako karbono zuntzeko ehun multiaxial batetik abiatzen da eta ondoren infragorrien labe batean tratatzen da. Tenperatura altuetara iritsi ondoren, nahi den 3D forma ematen zaio molde batekin presioa eginez. Prozesu honetako berrikuntzarik nabarmenena pieza azkar-azkar mugitzen duen transfer bat eta ultrahots- hortza duen robot bat sartzea izan zen, azken hau materialaren soberakina kentzeko.
Soluzio hauek guztiak Fagor Arrasatek bezeroei eskaintzen dizkien balio erantsien adibide dira. “Knowhowak, soluzio pertsonalizatuan espezializatzeak, eta berrikuntzan etengabe garatzeak, ahalbidetzen dute bezeroen kostuak murriztea eta produkzioaren kalitate eta efizientzia hobetzea”, hori da Fagor Arrasateko Business Unit Managerrak, Estibalitz Arregik, azpimarratzen duena. Ezaugarri hauek, zerbitzu profesional eta linea osoak egiteko gaitasunarekin batera (ekipo auxiliar guztiekin), oso garrantzitsuak dira Fagor Arrasate konpositeetako industrian partner ideala izan dadin, hainbat prozesu integratzea eskatzen baita industria horretan.

Berrikuntzari errekonozimendua
Fagor Arrasateren berrikuntzaren aldeko apustuak errekonozimendu bat jaso du JECen arduradunen aldetik, konpositeen munduko azokarik garrantzitsuena izanik. AZL Aachen-ek (material arinetan erreferentziazkoa den ikerketa zentroa) gidatu duen proiektu bat, JEC Innovation Awardsen nominatu dute eta Fagor Arraste zentro horren kolaboratzaile elkartua da. Eta izan ere, sari hauekin konpositeetan soluziorik onenak errekonozitu nahi dituzte, Industria eta Ekipamendu kategorian. Proiektu horretan, makina ultra-azkar bat ekoiztu zen (prototipoarentzat 500kg/h arterainoko abiadura) neurrira egindako aurreforma indibidualak seriean ekoizteko, piezen fluxua norabide bakarreko zinten kokapenarekin konbinatuz (zuntz lehorrean, termoplastikoak, prepreg….) laserrez lagunduta eta in situ kontsolidatuz.

Fagor Arrasatek konformazio metaliko arloan produktuen oso portafolio zabala du eta bezeroei sektorearen ezagutza sakona eskaintzen die 60 urteko esperientzian oinarritua. Konpositeen arloan, duela 40 urtetatik prentsen soluzio gama osoa dauka, material konposatuak tratatzeko ekipo auxiliar eta osagarri guztiak barne dituelarik. MONDRAGON Korporazioaren kide fundatzailea da, Europako korporazio industrialik handienetakoa, 70.000 profesionalek osatua.

Taldeak 17 ikerketa zentro ditu, 6 produkzio planta eta 3 Service Hub nazioartean banatuta, hornidura eta saldu osteko zerbitzu globala bermatzeko. Gainera, Fagor Arrasatek planta produktibo bat dauka Txinan eta hamar bat zentro nazioartean kokatuta, bezeroei Zerbitzu eta tratu zuzena eman ahal izateko, bereziki, AEBn, Alemanian, Indian, Errusian, Brasilen, Mexikon eta Txinan. Bere katalogoak prentsa mekaniko eta hidraulikoetan soluzio liderrak ditu, estanpazio sistema osoak, prentsa transferrak, prentsen linea robotizatuak, press hardeninga, forja; zeharkako ebaketa lineak, luzetakoak, konbinatuak eta formatu anitzekoak; tentsiopeko lauketa lineak; pieza metalikoen konformaziorako sistema bereziak, banda perfilaketa, perfilaketa malgua, rotorestato eta trokelen ebaketa ekipoak, besteak beste.