SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
IPDK (Interes Publikoko Nahitaezko Kontribuzioa), kooperatibek urtero irabazien zati bat jarri behar izaten duten funts bat da. Interes publikoko jarduerak finantziatzeko da, hala nola, hezkuntza, kultura, lanbide eta laguntza sustapenerako, eta baita kooperatibismoaren balioak eta ezaugarriak bere ingurune sozialean eta gizartean zabaltzeko ere.
IPDKren helburu nagusia, kooperatibismoaren balioak zabaltzea, bazkideen eta langileen prestakuntza sustatzea eta gizartearekiko konpromisoa indartzea da.
%10
Kooperatibek IPDKra legez bideratu behar duten gutxieneko ehunekoa
%12
Fagor Taldeko kooperatibek %2ko ekarpen gehigarria handitzea adostu dute, beren konpromiso soziala berretsiz.
Hasiera data: Otsailaren 1a
Aurkezteko azken eguna: Apirilaren 30an, 23:59etan
Ezarritako epetik kanpo aurkeztutako eskaerek erantzun automatikoa jasoko dute, eta, bertan, eskabideak aurkezteko epea adieraziko da.
Interesa duten erakundeek prestatutako inprimakia bete beharko dute, osorik eta egiaz, eta eskatutako eremu guztiak bete beharko dituzte. Baldintza hori betetzen ez bada, eskabidea ez da onartuko, eta ez da baloratuko.
Zer egin behar dut?
Proiektuak online formatuan aurkeztu beharko dira, deialdia irekita egongo den bitartean eskuragarri egongo den webgunearen bidez.
Adierazi FAGOR ARRASATEko bazkideren edo langileren batek erakundean aktiboki parte hartzen duen edo erakundeko kide den.
Erakundeak honako arloei dagokienez egiten dituen ekintzei buruzko informazio zehatza:
Eskaerak irizpide hauen arabera aztertuko dira, eta irizpide horiek FAGOR ARRASATEren balioekin lerrokatuta daude.
Irizpide horrek kooperatibak presente dagoen komunitateetan eragin zuzena izateko duen nahiari erantzuten dio.
OHARRA: Babesletzak ez dira IPDKren helburua. Salbuespenezko kasuetan, KSko Iraunkorrak proposamen bat aurkeztu ahal izango dio Kontseilu Errektoreari, eta, azken instantzian, Fagor Taldeari, azter dezan.
Arau honen interpretazioarekin edo aplikazioarekin lotuta sor daitezkeen gorabeherak Kontseilu Errektoreak ebatziko ditu.