SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Prentsak 1250 tonako kapazitatea izango du eta 5000 x 2600 mm-ko mahai dimentsioa
Gestamp etxeak FAGOR ARRASATEri blanking linea berri bat erosi dio formatuak ebakitzeko eta Txinan duen Wuhan-eko plantan instalatuko du. Instalazioa Fagorrek Espainian duen lantegi nagusiaren eta FAGORrek Txinan duen FMMTK plantaren artean egingo da. 1250 tonako kapazitatea izango du eta 5000 x 2600 mm-ko mahai dimentsioa. 400 mm-ko ibilaldia izango du. Mahai mugikorrak izango ditu trokel-aldaketak azkar egin ahal izateko, kasu honetan, ia 50 tona arteko pisua eduki dezakete-eta. Gainera, aldaketa azkar hau segurtasunez egiteko, makinak lokailu azkar automatikoak izango ditu. Indar lineak malgutasun muga altuko altzairua prozesatu ahalko du, 6 mm arteko lodieretan eta minutuko 40 metroko abiaduran. Begiztadun linea luze bat da, produkzioa eta azaleko kalitatea hobetzeko.