SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Milioi askoko eskaera egin dio Fagor Arrasateri munduko estanpatzaile nagusienetako batek.
GESTAMP AUTOMOCIONek munduko estanpatzailerik nagusienetakoak eta estanpatutako piezen sektorean erreferentea denak, FAGOR ARRASATERI milioi askoko eskaera egin dio bi prentsa linea tandem egiteko. GESTAMPek Rusian duen lantegian instalatuko dira, Moskutik hurbil.
Lehena, G1 motako prentsa linea robotizatua da, 200 tonako link drive prentsa-burua du eta 2500 x 2400 mm-ko dimentsiodun mahaia. Makina indartsu honek 600 tonako CNC kuxin inteligentea eta elektronikoa du, presio diferentziatua eta 8 jarduera puntu. Prentsa hau, efektu arrunteko 5 prentsekin osatzen da, bakoitzak 1000 tona ditu eta 4500 x 2300 mm-ko tamainua. Prentsa guztiek trokel aldaketa azkarra dute mahai mugikorrei eta amarratze automatikoari esker. Gainera, buru-prentsak mikro-inch sistema du potentzian erreminten doiketa egiteko. Bigarren linea robotizatua G2 modeloa da, 1500 tonako link drive prentsa-burua du eta 3350 x 2300 mm-ko dimentsiodun mahaia. Beste lineak bezala, CNC kuxin inteligentea du (honek 300 tonakoa) eta 8 jarduera puntu. Ondoren efektu arrunteko 5 prentsa ditu, bakoitzak 630 tona ditu eta 3350 x 2130 mm-ko mahaia. Era berean, trokelak automatikoki eta azkar alda daitezke.
Fagor Arrasate, gaur egun, automozio sektorean piezak fabrikatzeko era honetako instalazio handiak egiteko gai den enpresa gutxi horietako bat da.