SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Instalazioa altzairuzko eta aluminiozko kanpoko piezak konformatzeko erabiliko da.
Fagor Arrasatek, material metalikoak eta konpositeak konformatzeko eta prozesatzeko soluzioen garapenean aditua denak, VinFast automobil ekoizle vietnamdarraren eskaera bat jaso du duela gutxi, kadentzia handiko full-servo prentsa-lerro berri bat hornitzeko Haiphongeko (Vietnam) konplexu industrialean.
VinFast eta Fagor Arrasateko taldeen arteko elkarlanaren ondorioz, bezeroaren beharretara erabat egokitutako instalazioa garatu da zerotik. Lerro hori serbo-akzionamendua duten bost prentsekin osatuta dago, eta guztira 73.000 kN-ko prentsatze-indarra dute, 25.000 kN-ko buruko prentsa baten eta 12.000 kN-ko beste lau prentsen artean banatuta. 5.000 mm x 2.600 mm arteko trokelekin lan egin dezake gune bakoitzean.
Serbomotorrak dituzten abiadura handiko prentsen lineek eraginkortasun-maila altuekin jarduten dute, eta errendimendu aldetik, ohiko sistemak gainditzen dituzte. Produktibitateari dagokionez soluzio aurreratuena da. VinFasterako garatutako instalazioa altzairuzko zein aluminiozko kanpoko piezak estanpatzeko diseinatuta dago.
Fagorrek instalazio osoa hornituko du, linearen aurrealdea, prentsak eta prentsen arteko sinkronizaziorako automatizazioa barne, beraz, berriz erakutsiko du proiektu konplexu eta handiei ekiteko duen gaitasun industriala, epe doituetan eta munduko edozein lekutan.
Aurreikuspenen arabera, linea 2024ko lehen seihilekoan sartuko da ekoizpenean.