SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Fagor ARRASATEk akordioa itxi du automobilgintzaren sektoreko TIER1 batekin zelula oso bat hornitzeko, material konposatuen hainbat teknologiarekin lan egiteko. 15.000 kN-ko prentsaz gain, zelula infragorri-labe batek, erretxina termoegonkorretarako injektore batek eta termoplastikoetarako edo beste material batzuetarako injektore batek osatzen dute.
Zelula, batez ere, I+G proiektuetara edo serie laburren fabrikaziora bideratuko da, eta SMC, RTM, Overmolding eta antzeko prozesuekin esperimentatzea ahalbidetuko du edo pieza hibridoak lortzeko hainbat prozesu konbinatzea.
Zelula honetako prentsa 15.000 kN-ko HCL prentsa bat da, proiektuak eskatzen dituen moldakortasun-baldintzak betetzeko eta eraginkortasun energetiko handiena lortzeko diseinatua.