SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Fagor Arrasatek prentsa transfer handien segmenturako garatutako soluzio berriek, tailored blank, HSS eta UHSS prozesatzeko 30.000 kN baino gehiagoko indarra dutenek, harrera ona izan dute. Guztira, 60 enpresa eta 27 herrialdetako 108 pertsona bertaratu ziren prentsa handien diseinuan azken berrikuntza teknologikoak aurkezteko online ekitaldira.
Ekitaldian zehar, Fagor Arrasatek estanpazio-prozesuan zehar indar eta estres-maila handiei eusten dieten egitura handiak diseinatu eta ekoizteagatik metatuta duen know-how-a azpimarratu zen, hiru hamarkada baino gehiago baitaramatza lan horretan. Elementu finituak aztertzeko teknika sofistikatuak erabiliz, Fagor Arrasatek tamaina handiko egitura horiek diseinatu eta fabrikatu ditzake, merkatuak prentsa handi horiei eskatzen dizkien sendotasun, fidagarritasun eta iraunkortasun-baldintzekin.
Ekitaldian, Iñaki Martinez, Estanpazioko zuzendari teknikoa, Juan Etxebarria, zuzendari komertzial korporatiboa, Xabier Arrondo, Automatismoen arduraduna, eta Andoitz Aranburu, Berrikuntzaren arduraduna izan ziren eta Edorta Mendieta Komunikazio arduradunak egin zituen aurkezle lanak.
Fagor Arrasateko espezialistek produktibitatea eta eraginkortasuna handitzeko soluzio propioak ere aurkeztu zituzten, transferrak, pilagailuak, desapiladoreak eta racking sistemak bezalako automatizazio sistemak, hain zuzen.
Amaitzeko, nabarmendu nahi izan zen, alde batetik, instalazio mota horiek egokiak direla formatu txiki eta ertaineko tandem lineen alternatiba gisa, eta, bestetik, erresistentzia handiko (HSS) eta ultra-altuko (UHSS) altzairu berrietan txasis- eta errefortzu-piezak konformatzeko egokitzapen berezia dutela. Pieza horiek beroan estanpatzeko prozesuen bidez ekoizten dira azkenaldian, baina modu produktiboagoan eta pieza bakoitzeko kostu optimizatuarekin egin daitezke horrelako transfer prentsa handietan.
Azkenik, galderen txandan, bertaratuek, 4.0 sistemen abantailez galdetu zuten edo Fagor Smart Connect plataforma digitala beste fabrikatzaile batzuen prentsetan instalatzeko aukeraz.