SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Erresuma Batuko TATA STEEL-ek berriro ere FAGOR ARRASATEri aluminio eta altzairua prozesatuko duen ebakitzeko prentsadun blanking linea berria egiteko enkargua egin dio, beregan duen konfiantza erakutsiz.
Erresuma Batuko TATA STEEL-ek berriro ere FAGOR ARRASATEri aluminio eta altzairua prozesatuko duen ebakitzeko prentsadun blanking linea berria egiteko enkargua egin dio. Zehazki, altzairuak 3 mm-ko lodiera izango du. Altzairua eta aluminioa bezalako bi material hain desberdin prozesatzeko, gakoak diren makina batzuk bereizi behar dira. Horretarako, lautzeko makinak bi kasete trukagarri izan behar ditu, beraietako bakoitza material batean espezializatua. Arrabol ziklikoak eta elikagailuak ere bikoitzak izan behar dute. Aluminioa metal ez magnetikoa denez, pilatzaileak ere hutsezkoa behar du izan. Pilatzaile mota hauetan Fagor munduko liderra da instalatutako unitateak kontuan hartzen baditugu eta kadentzia altuko edozein material pilatzeko gai dira. Abiatze/gelditze modua dute eta merkatuko beste aukerak baino merkeagoak dira.