SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Hasiera / Pertsonak
FAGOR ARRASATEn gure historia eraikitzen doazen balioak partekatzen ditugu. Erronkei eta proiektuei taldean egiten diegu aurre, merkatuan liderrak izateko. Berrikuntza eta garapen teknologikoa gure egunerokoaren parte dira, bai eta etengabeko ikaskuntza ere, eta horrekin guztion artean lortzen dugun arrakasta handitzen dugu. Harro gaude garenak garelako eta egiten dugunarekin, eta zurekin partekatu nahi dugu.
750 pertsona konprometituak proiektu komun batekin
150 pertsona lanean Txinan, Alemanian, AEBn eta Mexikon ditugun instalazioetan
30 profesional baino gehiago I+G atalean lan egiten
Teknologiaren aldetik erakargarriak diren proiektuak eta erronkak.Hasieratik bukaerara ukigarriak diren proiektuetan eta erronketan parte hartzeko aukera.
Etengabeko garapen profesionala eta pertsonala.
Talde lana.
Egutegi eta ordutegi malgua.
Harro nago Fagor Arrasateko Taldeko partaide izatearekin.
FAGOR ARRASATEn dugun giroa bikaina da eta beharren bat izan dudanean kooperatiba beti nire ondoan egon da. FAGOR ARRASATEri esker arlo pertsonalean nahiz profesionalean hazteko aukera izan dut.