2022-03-28

FAGOR ARRASATEK BOBINATIK ABIATUTAKO LASER BIDEZKO EBAKETA-LINEA BAT HORNITU DU, AEB-TAKO ZERBITZUGUNE BATERA.

Fagor Arrasate guztiz automatizatuta dagoen linea berri bat instalatzen eta puntuan jartzen ari da egunotan AEBetako zerbitzugune batean. Linea horrek, bobinatik abiatuta, laser bidez ebakitako pieza garbiak ekoizten ditu. Ekipoa datorren apirilean egongo da ekoizpenean.

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATEK BOBINATIK ABIATUTAKO LASER BIDEZKO EBAKETA-LINEA BAT HORNITU DU, AEB-TAKO ZERBITZUGUNE BATERA.

Fagor Arrasatek duela gutxi bereganatu du laser bidezko ebaketarako DanobatGroupen teknologia eta, hain zuzen, mugimendu horren lehen fruituetariko bat da erabiltzeko prest dagoen ekipo hau. Izan ere, sistema bakar batean prozesu osoa integratzen du, bobinatik hasi eta bukatutako pieza pilatzeraino.

Lineak pilatzeko sistema automatiko bat du, robotarekin, eta piezak jarraian (on-the-fly) jasotzen ditu 2 zinta desberdinetatik, tamainaren arabera. Daukan ikusmen artifizialeko ekipoak automatikoki identifikatzen du pieza mota eta bere posizioa, aldez aurretik programatu beharrik gabe. Dagokion piloan metatzen ditu, gelditu beharrik gabe, eta, horrela, bukatutako piezen kalitatea bermatzen du, produktibitate handienarekin.

 

 

Ebakitzeko, 6 kW-eko zuntzezko laser bat du, eta 4 mm-ko lodierainoko altzairua prozesatzeko gai da. Fagorren X-GAP sistema ere badauka eta horrek pieza bakoitzaren tamainara egokitutako hutsune bat zabaltzen du pieza behar bezala ateratzeko. Produkzioaren malgutasuna eta eraginkortasuna ere areagotzen ditu.

AEBetako zerbitzuguneak Fagorren laser bidezko ebaketa-teknologia aukeratu zuen oso irtenbide malgua behar zuelako, mota eta tamaina askotako piezak ekoizteko, sektore desberdinetarako.

 

Related products

Fagor Arrasate - Coil fed laser blanking

LASER BIDEZKO EBAKETA BOBINATIK ABIATUTA

Fagor ARRASATEren laser bidezko ebaketa-sistemak zuntzezko laser bidezko ebaketa-makina bat bobina metalikoak elikatzeko sistema automatiko batekin konbinatzen du, eta horren emaitza laser bidezko ebaketa-soluzio eraginkorra da, bobinatik abiatuta.

 

 

Fagor Arrasate - VOLLRATH PUJADAS

VOLLRATH PUJADAS

Soluzio automatikoa bobinatik abiatuz laser bidezko mozketan, diskoak fabrikatzeko tresneria sektorerako. FAGOR laser bidezko mozketa-lerroak ahalbidetzen du, gainera, malguagoa izatea serie motzen produkzioan eta materialaren aprobetxamendu maximoarekin.

 

 


Kontaktua

company logo Fagor Arrasate

Zerbait gehiagoren bila ari zara?

Ezin duzu bilatzen ari zarena aurkitu?

Jarri harremanetan gurekin