2022-04-27

FAGOR ARRASATEK MATERIAL KONPOSATUZKO PIEZENTZAKO LINEA AUTOMATIKO BAT HORNITU DIO EUROPA ERDIALDEKO TIER 1 BATI

Linea automatiko hori ibilgailu elektrikoen bateria-kutxako piezak fabrikatzeko erabiliko da, automobilen sektoreko OEM batentzat.

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATEK MATERIAL KONPOSATUZKO PIEZENTZAKO LINEA AUTOMATIKO BAT HORNITU DIO EUROPA ERDIALDEKO TIER 1 BATI

Material konposatua asko erabiltzen da ibilgailu elektrikoen osagaietako batzuk egiteko, arintasuna eta propietate mekanikoetan beste abantaila batzuk dituztelako, eta korrosiorik ez dagoelako.

Fagor Arrasatek diseinatu eta fabrikatutako lineak 30.000 kNko HCL Short Stroke (Hydraulic Composite Lightweight) prentsa bat, SMC desbobinatzeko makina bat eta prentsa kargatzeko robot bat ditu.

HCL prentsa, ohiko prentsa batek baino energia-kontsumo txikiagoa izateagatik nabarmentzen da, baita altuera % 40raino murrizteagatik ere, tona eta dimentsio-ezaugarri bereko ohiko prentsarekin alderatuta, sendotasuna mantenduz.

Instalazio honen berezitasun bat da multzo hidraulikoa fosoan kokatzen dela, prentsa horiek ez baitute bururik. Hala ere, multzo hidraulikoa plataforma batean edo lurzoruaren mailan ere koka liteke, instalatuko den espazioaren ezaugarrien arabera.

 

Erlazionatutako produktuak

MATERIAL KONPOSATUAK KONFORMATZEKO LERROAK, GILTZA ESKUAN

Soluzio pertsonalizatuak gama altuko automatizazioekin

 


Kontaktua

company logo Fagor Arrasate

Zerbait gehiagoren bila ari zara?

Ezin duzu bilatzen ari zarena aurkitu?

Jarri harremanetan gurekin