SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
GESTAMP SERVERSTAL KALUGAk robotizatutako prentsen linea handi bat hornitzeko eskari garrantzitsua eman dio FAGOR ARRASATEri.
GESTAMP SERVERSTAL KALUGAK eskari garrantzitsu bat eman dio FAGOR ARRASATEri, robotizatutako prentsa linea handi bat hornitzeko. Linea berri honek 5 prentsa edukiko ditu, lehenengoak 2000 tonatako gaitasuna eta 4500 x 2400 mmtako mahaia duen lehenengoa izango delarik. Prentsa buru honek hain ezaguna den Fagorreko kojin hidrauliko konputerizatua du , eta honek pieza konplexuak estanpatu arazten ditu hainbat puntu geometriko eta tenporaletan duen banakako kontrola erabilita. Ondoren, beste 4 prentsa joango dira, 1000tonatako gaitasuna dute, eta 4500 x 2300 mmtako mahaiak. Linea prentsa hauek kojin neumatikoa dute, orga eta mahaietan. Freno-enbrage guztiak hidraulikoak dira. Makina guztiek mahai mugigarriak dituzte erremintak oso azkar aldatu ahal izateko, eta hori osatzeko lotzeko sistema azkarrak eta ziklo automatikoak dituzte. Linea karenatuta egongo da.