SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Honela merkaturatua:
Hasiera / Soluzioak / Etxetresna elektrikoak estanpatzeko sistema
Teknologia eta material ezberdinen gaineko ezagutzak konbinatuz, ARRASATEn giltza eskurako proiektuak entregatzen ditugu. Etxetresna elektrikoetarako piezen estanpazio prozesuan sartzen diren osagai guztiak fabrikatu ditzakegu, bai prentsaren elikadura, bai prentsa bera, bai transferra, eta baita trokelak ere.
Gure proiektu guztiak bukaeran atera nahi den piezari dagozkion prozesuak optimizatzera bideratuta daude. Ekoizpen erritmoa hobetzea lortzen dugu, bezeroak hasieran zituen beharren aldean.
%100 ARRASATE soluzioa eskaintzen dugu, lerro osorako kontrol arkitektura bakarrarekin, fabrikazioko eta mantentze lanetako eragiketa guztiak optimizatuta. Transfer prentsak osagaiak prozesu erabat automatizatuan fabrikatzeko soluzio bezala garatzen dira. Instalazioaren bihotza transferra da, zeinak piezak estazio batetik hurrengora eramaten dituen, pieza konformatzeko egin beharreko operazioak egiteko, prentsa gelditu gabe lanean ari dela. ARRASATEren berezko transfer elektronikoek prestazio dinamiko onenak dituzte, kadentzia handitu eta produktibitatea hobetzen dute-eta. Transfer arinetako berrikuntzek gure bezeroen kezka nagusietarako soluziorik onena eskaintzen dute:
Prentsaren eta transferraren arteko interferentzia kurbak optimizatzen ditugu, eta trokelaren diseinu fasean nahi ez diren interferentziak saihesteko beharrezko laguntza eskaintzen dugu, gure SYNCRO softwareari esker. Transfer sistemarako tresna honek prentsaren eta transferraren arteko sinkronizazioa optimizatzeko aukera ematen du, prozesamendu abiadurarik handiena lortzeko.
Informazio gehiago
Flexcell, gure transfer prentsen tandem lerroa
ARRASATEk duen FlexCell transfer soluzioarekin handiagoa da transfer prentsen lerroetan ekoitzi daitezkeen piezen aukera. Funtsean, 2 transfer prentsa ditu, eta prentsa horiek lan zelula bakar baten moduan (prentsa sinkronizatuak) edo prentsa independente gisa funtzionatu dezakete. HMIn funtzionamendu modua aukeratzen denean, lerroa prest egongo da modu sinkronizatuan lan egiteko, edo erabat automatikoki funtzionatzen duten bi prentsa desberdin moduan. Ezaugarri hori dela-eta ekoizpen arduradunek malgutasun handia dute, eta, aldi berean, inbertsioetan eta mantentze lanetan gastuak txikiagoak dira eta espazio txikiagoa behar da.
Prentsa hidraulikoen ezaugarri teknikoek pieza konplexu jakin batzuen kalitatea bermatzen dute, esaterako, geometriagatik, erabilitako altzairuaren gogortasunagatik, prozesuagatik, beharrezko materialagatik eta abarrengatik konplexuak diren piezena. Hori dela-eta, soluzio ezin hobea da kasu askotarako. Bezeroarekin batera, premiak aztertu ditzakegu eta inbertsiorik hoberena proposatu dezakegu, etorkizuneko asmoak kontuan hartuta. ARRASATEk prentsa hidraulikoen 200 erreferentzia baino gehiago ditu mundu osoan, edozein eratako aplikazioetarako.
Gure prentsa hidraulikoak dira aukerarik onena bere onurengatik:
ARRASATE prest dago datozen urteetan merkatuan gertatuko diren aldaketei erantzuteko, eta horregatik eskaintzen dizkie bezeroei etxetresna elektrikoen piezak material konposatuz fabrikatzeko soluzioak. ARRASATEk fabrikazio lerro automatiko eta malguak diseinatu, fabrikatu, muntatu eta instalatzen ditu, besteak beste, SMC, GMT, D-LFT eta RTM aldaeraren prozesuekin material konposatuak konformatzeko.
ARRASATEren lerro berezietan inplementatuta, pieza eta makina bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako trokelak diseinatzen eta fabrikatzen ditugu, hala nola hauek: